euskaraespañol

Image of the day

Natura eta geometria

  • Photocampus

First publication date: 23/03/2021

NON: Metro Bilbao, Abando geltokia. NOIZ: 2021eko martxoaren 23an. NORK: Mitxi. UPV/EHU

Matematika, geometria eta natura uztartzen dira ‘Geometria naturala’ erakusketaren 13 argazki-paneletan. Metro Bilbao Abandoko geltokian egongo dira kokatuta martxoa bukatu arte, eta Basaurira eramango dituzte apirilean.

Euskal Herriko Unibertsitatea eta Matematika Aplikatuko Euskal Zentroa/Basque Center for Applied Mathematics (BCAM, Metro Bilbao eta Bilboko Udala) elkarlanean ari dira 'Martxoa, matematikaren hilabetea' proiektuan. Jarduera ugari antolatu dituzte Matematikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, besteak beste erakusketa hau.

 

Saileko argazki guztiak Photocampusen.

Udaberri (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus