euskaraespañol

Image of the day

Geolodía etxean

  • Event

When and where

From: 09/05/2020 To: 06/05/2020, 00:00 - 00:00

Description

Geolodía, geologia zabaltzeko festa handia, datorren larunbatean, maiatzaren 9an, izango da. Geolodía 2020 oso berezia izango da; izan ere, kanpoan egiteko programatuta zeuden txangoak bideo eta gidetara lekualdatzen ari dira, interesa duen edonork etxetik gozatu ahal izan ditzan.

"Bideo eta gida hauek oso material didaktiko erabilgarriak izango dira unibertsitate aurreko irakasleentzat, izan ere, ikasturte amaiera honetan eman behar dituzten Lur Zientzietako eskola birtualak osatzeko erabili ahal izango dituzte. Gainera, egoera normaletan, Geolodía zaleek gehienez ere bi ibilalditara baino ezin zuten joan, baina, horrela, 25 ibilaldi baino gehiago egin ahal izango dituzte modu birtualean, askotariko geologiaz gozatuz. Zehatzago esanda, Euskal Erkidegoko hiru probintzietako txangoetan, Geologiak espezie eta gizarte gisa gure historia zuzenean nola baldintzatzen duen erakutsi nahi dugu ", adierazi du Blanca María Martínez antolatzaileak.

Bizkaiko gida eta bideoa: UPV/EHUren Arboretumean kokatutako 19 arroketan zeharreko ibilbidea, Bizkaiko historia geologiko osoa ezagutzeko. "215 milioi urte izango ditugu gure eskuetan, itsaso tropikalak, itsaspeko sumendiak eta ozeanoen hondo zurrunbilotsuak bisitatuko ditugu bideo horretan. Eta Bizkaiko historia industriala baldintzatu duten mineralak nola sortu diren ikusiko dugu baita ere", azaldu du Martinezek.

Gipuzkoako gida eta bideoa: Arrikrutzeko kobazuloak zeharkatzen ditu eta leize-zuloetako lehoi baten fosil osoenari eta hobekien kontserbatuari babesa eman zion lekua nola osatu den erakusten du. Lenizko Gatz Museoa ere erakusten du, non herri hauen historia berria baldintzatu zuen gatza nola eta noiz sortu den azaltzen den.

Arabako gidaliburua: Gasteiz inguruan dauden azken 2,6 milioi urteetako materialak erakutsiko ditu: Ibaiek garraiatutako sedimentu biltegi zaharrak; lurpeko uren funtzionamendua (horietako batzuek nolabaiteko kutsadura jasan dute eta duela gutxi nola berreskuratu diren ikusiko da); eta Salburuako hezegunea, besteak beste.

https://Geolodía.es/Geolodía-2020/araba-alava-2020 /

Beste probintzia batzuetako bideo gehiago:

https://Geolodía.es/Geolodía-2020 /

Geolodíako kanala Youtuben:

https://www.youtube.com/channel/UCuwS7JOn1AD7uw7c0AMDBkQ