euskaraespañol

Image of the day

Genero indarkerien aurkako UPV/EHUren protokoloaren aurkezpena

  • Event

When and where

14/06/2018, 12:00 - 00:00

Location

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Description

UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak genero indarkerien aurkako UPV/EHUren protokolo berriaren aurkezpen ekitaldi instituzionala egingo du. Nekane Balluerkak, UPV/EHUko  errektoreak, Leire Imaz Zubiaurrek, UPV/EHUko berdintasunerako zuzendariak eta Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak parte hartuko dute ekitaldian.

 

Plaza mugatuak. Etortzeko asmoa baduzu, mesedez eman izena helbide honetan:

https://www.ehu.eus/eu/web/berdintasuna-direccionparalaigualdad/genero-indarkeriak

 

Egitaraua

  • Ekitaldiaren irekiera:  Leire Imaz Zubiaur, UPV/EHUko berdintasunerako zuzendaria.
  • Bideo emanaldi bat: protokoloaren prozesuan parte hartu duten pertsonen  hitzekin eta saioetako argazkiekin.
  • Bertsoak: Ane Labaka Mayozen  eskutik, aurtengo Maria Goyri saritua “Bertsolaritzan garatutako umorea(k) aztergai genero ikuspegitik” lanarekin.
  • Izaskun Landaidaren hitzak, Emakundeko zuzendaria.
  • Monologoa/antzerkia: King-Kongen neska, Josune Montonen eskutik.
  • Itxiera: Nekane Balluerka, UPV/EHUko  errektorea.