Gabriel Aresti Katedraren aurkezpen ekitaldia
- Event
When and where
27/09/2023, 18:00
Location
Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Description
Gabriel Aresti idazlearen (Bilbo, 1933-1975) eragina handia izan zen euskal kulturaren eta literaturaren munduan 60ko hamarkadan eta 70eko hamarkadaren hasieran. Ikuspuntu literariotik bide aberats, original eta emankorrak sortu zituen, eta euskalduntasuna ulertzeko modu berriak ireki. Aresti bide urratzailea izan zen, eta euskal pentsamendu modernoaren oinarri eta erreferente zalantzagabea da.
Horregatik, hain zuzen ere, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak idazlearen izena daraman katedra bat sortu dute, Gabriel Arestiren irudia eta obra belaunaldi berrien artean ezagutarazteko. Dena dela, ez da soilik Arestiri buruz arituko, euskal pentsamenduarekin, artearekin, euskal literaturarekin, euskararekin eta, oro har, euskal kulturarekin UPV/EHUn lanean ari direnen elkargunea izan nahi du.
Aurkezpen ekitaldi publiko honetan, hitzaldiak, Arestiren olerkien irakurketa eta musika tartekatuko dira. Bertan Arestiren senideak ere izango dira. Hona hemen programa:
18:00-18:05: Musika saioa, Pello Ramirezen eskutik.
18:05-18:35: Irekiera instituzionala
- Ongietorria eta aurkezpena, Gorka Moreno Bizkaiko Campuseko errektoreordearen eskutik.
- Katedraren aurkezpena, Patxi Jauristi Katedraren zuzendariaren eskutik.
- Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuaren hitzak.
- Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorearen hitzak.
18:35-18:50: Olerkien irakurketa, Pello Ramirezen musikak lagunduta
18:50-19:00: Musika saioa, Pello Ramirezen eskutik
Eta, aurrerapen gisa, hona hemen ekitaldian irakurriko den poemetako bat:
EUSKAL HARRIA
Zerutik erori gabeko
harria,
ongi labratua,
maisu trebe txit trebe eta habil batek
landua,
oinarri,
gilzarri,
zimentarria,
(adoratzen zaitugu),
(ez zara eroriko),
(mila urte inguru da),
(euskaldunen artean),
arbolaren itsura emandako
harria,
ajola gabean landatu hindugun
itoginaren azpian,
eta ur-tantak
jan hau.
Hi,
arbola,
euskal harria.