euskaraespañol

Image of the day

Fundamentalismoen VI. Topaketak

When and where

From: 17/02/2022 To: 18/02/2022

Location

Areto nagusia - Psikologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20080- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Image

Description

Medicus Mundi Gipuzkoak, Indiako CREA erakunde feministekin eta Peruko Manuela Ramos Mugimenduarekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatearekin lankidetzan, Fundamentalismoei buruzko VI. Topaketa antolatu du otsailaren 17an eta 18an, Euskal Herriko Unibertsitatek Psikologia Fakultateko eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko areto nagusian, Donostian.

Topaketan izen ezaguneko parte-hartzaileak egongo dira, hala nola, aktibista eta baliabide naturalen aldeko borrokan lider indigena den Laura Zúñiga Cáceres, 2016an eraildako Berta Cáceresen alaba; Dorottya Redai, LGTBIQ+ ikertzailea eta aktibista Hungarian, eta Time 2021-ren arabera, eragin handieneko 100 pertsonaietako bat; Massouda Kohistani, emakumeen eskubideen aldeko aktibista eta Afganistango errefuxiatua; Nalu de Faria, Emakumeen Munduko Martxaren Nazioarteko Batzordeko kidea.

Jarduera hauek gaur egungo arazo soziopolitiko desafiatzaileei eta hauek feminismoarekin eta giza eskubideen aldeko borrokarekin dituzten intersekzioei heltzeko espazio bezala aurkezten dira, fundamentalismo horien atzean dauden faktore sozial, politiko eta ekonomikoak aztertuz eta praktika eta diskurtso sozial horien aurka irmo dauden ahotsak zabalduz.

Izen-ematea doakoa da eta otsailaren 10ean amaitzen da. Plazak mugatuak dira.

Registration

Web address: Fundamentalismoen VI. Topaketak