euskaraespañol

Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroa 2022

  • Event

When and where

03/05/2022, 09:30

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Description

 

Maiatzaren 3an, asteartea, Bizkaiko Campuseko Enplegu Foroa egingo da Bizkaia Aretoan, Lanbideren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesarekin. 70 enpresa/erakunde publikok hartuko dute parte, eta 200 bat lan-eskaintza aurkeztuko dira.

Ekitaldiak 66 stand eta bi jarduera mota izango ditu: alde batetik, sektore desberdinen arteko mahai-inguruak antolatu dira eta, bestetik, lana eskaintzen duten enpresak eta lanpostuetarako hautagaiak harremanetan jarri ahal izango dira beren profil zehatzen arabera. Halaber, praktikak bilatzeko enpresekin harremanetan jartzeko aukera ematen die ikasleei ere.

Informazio gehiago: https://labur.eus/AX5hV