euskaraespañol

Image of the day

Farmaziako irakasleak OAT Adherencia Sarien V. edizioan finalista izan dira

  • Kronika

First publication date: 19/07/2022

Farmazia Fakultateko Arantxa Isla, Ana del Pozo, Begoña Calvo eta Marian Solinís irakasleak, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialarekin (COFG) lankidetzan, OAT Adherencia Sarien V. edizioan finalista izan dira | Photo: Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofiziala

Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko Arantxa Isla, Ana del Pozo, Begoña Calvo eta Marian Solinís irakasleak, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialarekin (COFG) lankidetzan, OAT Adherencia Sarien V. edizioan finalista izan dira, Jarraipen Gehigarriko Medikamentuak dituzten Pazienteak Farmazia Komunitarioan Atxikitzeko Zerbitzuaren eskutik. Zerbitzu hau UPV/EHUren Unibertsitatea-Gizartea proiektuaren barruan sartzen da. Segurtasunerako eta sendagaien erabilerarako zerbitzu berri baten ebaluazioa da, eta jarraipen gehigarria du farmazia komunitarioan. Zerbitzu horren buru Pharmacy Pratice Research eta PharmaNanoGene ikerketa-taldeetako irakasleak dira, eta, gainera, Ana del Pozok COFGeko Goyenechea doktore-tesiarekin batera zuzendutako doktore-tesi baten parte da. Sari horien bidez, osasun-arloko erakunde eta pertsona fisiko edo juridikoen aintzatespen publikoa lortu nahi da, haien ahaleginarekin pazienteen tratamenduarekiko atxikidura hobetzeko lan egiten baitute.