Zientzia eta teknologiako emakume ikertzaileak, erreferentzia neskentzat
- Photocampus
First publication date: 01/02/2024
NON: Bilboko Ingeniaritza Eskola NOIZ: 2024ko urtarrilaren 31a. NORK: Fernando Gómez. Komunikazio Bulegoa.
Bilboko Ingeniaritza Eskolak erakusketa berria antolatu du: "Emakumeak Teknologian". Itelazpiren ekimena da, Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, eta bertan 33 panel ikusi ahal dira non unibertsitateko beste hainbeste emakume ikertzaileren lana nabarmentzen du hainbat jarduera-eremutan. Helburua da zientzia eta teknologiako emakume ikertzaileak ikusaraztea, belaunaldi berrientzat, batez ere neskentzat, emakumeen erreferente izan daitezen.
Bilboko Ingeniaritza Eskolako erakusketa horretan, Telekas-ek, telekomunikazioetako emakume ingeniarien erakundeak, eta Teleco Renta proiektuak ere parte hartu dute.
Erakusketa Eskolako II. eraikineko atarian bisita daiteke, eta martxoaren 8ra arte egongo da ikusgai, 9: 00etatik 20:30era.
Saileko argazki guztiak Photocampusen.
Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus