euskaraespañol

Erakusketa: Kalean

When and where

From: 26/10/2023 To: 23/11/2023

Location

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Description

Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak antolatutako ‘Kalean’ izeneko erakusketa Gipuzkoako Campusean ikusgai dago. Erakusketa EHUkultura Gipuzkoa programaren barruan antolatu da eta urriaren 26tik azaroaren 23era bitartean egongo da zabalik, UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian, 08:00etatik 20:30era, astelehenetik ostiralera.

Sarrera librea da.

Marte Mujika irakasleak dio: “Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, 2. mailako Arkitektura Irudigintza ikasgaian, ez gara inoiz irten kalera, Álvaro Siza arkitektoak bere bidaietako apunteen ‘Esquissos de Viagem’ liburu/bildumari egiten dion hitzaurrea irakurri gabe. Gero irtetzen gara kalera ikasturtean zehar bidaiatxo bat egitera. Alde Zaharrenetik hasten gara, hirigintza hedapen historikoari jarraiki, apunte aitzakien bila. Zentroa bertan izateagatik Donostian egiten dugu, beste edonon egin daiteken bezela":

"Bidaietako apunteekin bezainbeste ez dut beste inolako marrazkirekin gozatu. Bidaiatzea suarekin jokatzea da, banaka edo taldean. Denok uzten dugu atzean estresez, asperrez, buruhaustez eta aurreiritziz betetako poltsa bat.           

(…)

Marrak, hasieran beldurtiak, zehaztasun gabeak, gero zeharo analitikoak, azkarrak, gero neketsuak, apurka garrantzia galduz doazenak.

Benetako egun batean begiek eta haien bitartez buruak, espero ez diren ahalmenak jaso ditzake. Neurrigabe ikasten da. Ikasten duguna geroago marrazten ditugun lerroen artean nahasirik agertzen da berriro.”

Esquissos de Viagem. Álvaro Siza. 1988