euskaraespañol

Exhibition

Erakusketa: Euskal Herriko eta Nafarroako zuhaitza bereziak

  • Event

When and where

From: 09/10/2024 To: 30/10/2024

Location

Txillardegi aretoa - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Haritza | Photo: Vicente Guinea

Description

‘Euskal Herriko eta Nafarroako zuhaitza bereziak’ argazki-erakusketa ikusgai dago Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroko Txillardegi aretoan, Donostian. Egilea Vicente Guinea da. Erakusketa urriaren 9tik 30era egongo da zabalik, 08:30etatik 20:30ak arte, astelehenetik ostiralera.

Sarrera librea izango da.

“Zuhaitz berezitzat jotzen diren zuhaitzek, gainerako aleek ez duten ezaugarri bereziren bat izan ohi dute. Beste ezaugarri esanguratsu bat, zuhaitz hauen adina izan ohi da, urte asko izaten dituzte. Zuhaitz bereziak dira, halaber, perimetro handia eta forma arraroa edo ezohikoa dutenak. Ez dugu ahaztu behar zuhaitzek, ekosistemak garatzeko funtsezkoak izateaz gain, berebiziko zeregina betetzen dutela oxigenoa sortzeko eta atmosferako karbono dioxidoaren mailak murrizteko. Beraz, planeta honetako biztanleak garen aldetik, gure erantzukizuna da zuhaitzak zaintzea eta babestea”, dio erakusketaren egileak.