euskaraespañol

Image of the day

Euskal Herriko Eskola Mailako III. Kristalizazio Lehiaketa

  • Event

When and where

11/05/2018, 08:30 - 00:00

Location

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Description

Ostiralean, maiatzaren 11n, 8:30etatik 14:00ra arte, Bizkaiko Campuseko Areto Nagusian (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) Euskal Herriko Eskola Mailako III. Kristalizazio Lehiaketa egingo da. UPV/EHUko Mineralogia eta Petrologia saileko ImaCris/MaKrisl ikertaldeak antolatu du lehiaketa, Geobizirik eta Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean. DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean kristalen ezagutza, edertasuna eta erakargarritasuna zabaltzeko. Edizio honetan 29 zentrok parte hartu dute (Gipuzkoako 5, Arabako 2 eta Bizkaiko 22) eta 1.200 partaide izan ditu orotara.

Finalean, hiru ikaslez osatutako taldeak parte hartuko dute zentro bakoitzeko, eta  irakaslearekin batera arituko dira. Talde bakoitzak esperimentuetan lortutako kristalekin maketa bat aurkeztuko du eta gainera, formatu zientifikoa duen poster batean lanaren helburuak, materialak, prozedura, emaitzak eta ondorioak azaldu beharko ditu.

Hiru sari nagusi emango dira, baita zortzi sari berezi ere. Hala, aitortuko dira zehaztasun zientifikoa, kristala edo agregatu kristalinoa, kristalen muntaketa, posterra, gogotsuen lan egin duen taldea, eta bideo onenari (aurretik balioztatuko da). Gainera, taldeek euren arteko onena aukeratuko dute eta antolatzaileek sari berezi bat banatuko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, hementxe

Sari banaketan izango dira:

  • Arturo Muga, UPV/EHUko Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea
  • Amaia Esquisabel. Eusko Jaurlaritzako Ikerketaren zuzendaria
  • Esther Domínguez, Zientzia eta Teknologia Fakultateko dekanoa
  • Juan Ignacio Pérez, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria
  • Begoña Bazán, Euskal Herriko Eskola Mailako III. Kristalizazio Lehiaketare koordinatzailea