euskaraespañol

Image of the day

Euskal Autonomia Erkidegoko GEM 2018-2019 txostenaren aurkezpena

  • Event

When and where

26/06/2019, 12:00 - 00:00

Location

Bilbao (Bizkaia)

Description

Deustuko Unibertsitatea (Garate Aretoa)

Unibertsitate etorbidea 24, Bilbo

EAEko GEM Global Entrepreneurship Monitor Txostena egin duen ikerketa taldeak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek osatuak, EAEko GEM 2018-2019 txostena aurkezten du. Ikerketak gure autonomia erkidegoan ekintzailetzari buruzko daturik berrienak bildu ditu. Datu horiek lagungarriak zaizkie Eusko Jaurlaritzako, lurralde historikoetako Foru Aldundietako edo beste erakunde batzuetako arduradunei lurraldean ekonomia eta enpresa jarduera indartuko duten politika publikoak sustatzeko.

EAEko GEM txostena aurkezteko ekitaldian honakoek hartuko dute parte:

  • María Saiz, Euskal Autonomia Erkidegoko GEM taldearen Zuzendaria eta UPV/EHUko irakaslea

  • Garbiñe Henry, Deustuko Unibertsitateko Ekintzailetzaren eta Berrikuntzaren zuzendariarekin.
  • Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzan Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendariarekin.
  • Eva Armesto, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko Enpresak Sustatzeko zerbitzuburua.

GEM proiektuaren 2018-19ko edizio honekin, hamabosgarren urtez egin da Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekintzailearen jarraipena.

Gainera, GEMek nazioartean ere ikertzen du ekintzailetza. Azken urte honetan, proiektua kontinente eta garapen egoera guztietako 49 herrialdetan egin da. Herrialde horiek munduko biztanleriaren % 66,6 eta Barne Produktu Gordinaren % 85,0 hartzen dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko Global Entrepreneurship Monitor (GEM) txostenaren 2018-19ko edizio honek 15 urteko ibilbidea du atzean. Urte horietan, gure lurraldeko ekintzailetza eta ekosistema ekintzailea neurtzeko eta haren jarraipena egiteko konpromisoa hartu du ikertzaile talde batek. Taldeak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru unibertsitateen elkarlana islatzen du: Deustuko Unibertsitatearena, UPV/EHUrena eta Mondragon Unibertsitatearena. Gainera, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko eta Erresuma Batuko Northumbria Unibertsitateko ikertzaileak ere tartean dira. Talde hori unibertsitate sare zabal baten barruan dago, Global Entrepreneurship Monitor (GEM) ikerketako nazioarteko partzuergoari lotuta.

GEM proiektuak ekosistema ekintzailearen erdian pertsona ekintzailea jartzen du: huraxe da enpresa berrien sorreraren protagonista eta ahalmen handia du, dagokion eskualdean, gizarte, ekoizpen eta kultur aldaketak eragiteko. EAEko administrazio publikoek GEM proiektuari ematen dioten laguntzari esker, herrialdeko jarduera ekintzailearen eta enpresa ekimen berriak sustatzen edo eragozten dituzten inguruneko faktore guztien urteko diagnostikoa eskain dezakegu. EAEko Global Entrepreneurship Monitor proiektuaren funtsezko balioa da aukera ematen duela, 2004az geroztik, EAEko ekintzailetza adierazleak beste eskualde eta herrialde batzuetakoekin alderatzeko. EAEko dinamika ekintzailearen jarraipena eta bilakaera nazioartean alderatzeak politika publikoak ebaluatzea eta diseinatzea errazten du. Aurtengo edizioko emaitzek EAEko ekosistema ekintzailearen diagnostikoari eta erabaki hartzeari laguntzen diote, aurreko urteetan bezala.

2018-19 edizioan, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak, EAEko Global Entrepreneurship Monitor proiektuaren erakunde bazkidea da.

EAEko Global Entrepreneurship Monitor proiektuak hainbat erakunderen babesa jasotzen du: SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia; Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Departamentua; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako Departamentua; Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapen eta Lurralde Orekako Saila; eta Emilio Soldevilla Fundazioa.