-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
20.000 lagun inguruk egin dute aurretiazko izen-ematea UPV/EHUn gradu ikasketak egiteko
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
-
Eraikinen zaharberritze energetikoak planifikatzeko lehen tresna garatu dute
Emily O’Reilly: «Europa baliotsua bezain ahula da»
Europako herriaren defendatzaileak ‘Kontu-ematea, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea: etika publikoko Europako estandarren bila’ hitzaldia eman zuen UPV/EHUn
- News
First publication date: 16/03/2022
![](https://ehu.eus/documents/10136/35148854/emily_web.jpg/06675ac8-f0c2-8a07-990a-2ab6c262695c?t=1647441643197)
Emily O’Reilly Europako herriaren defendatzailea Euskadira etorri da bisitan. Honako izenburuko hitzaldia eman du Leioan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan: 'Kontu-ematea, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea: etika publikoko Europako estandarren bila'. Defendatzailearekin batera, bertan izan dira Eva Ferreira EHUko errektorea eta Manuel Lezertua arartekoa.
Bere hitzaldian, O’Reillyk ustelkeria-egintza txikiak aipatu ditu, ate birakariak enpresa handien eta politikaren artean; testuinguru horretan, pixkanaka gainbeheratuz joan dira Europako balioak eta demokrazia, eta polarizazioa azaleratzea eta demokrazia arriskuan jartzea ahalbidetu du Europan eta AEBetan. Horregatik, beharrezkoa iruditzen zaio Batasuneko balioak eta demokrazia sendotzea.
Defentsa-erakundeen zereginari buruz, nabarmendu du balio demokratikoak elikatu eta indartzeko konpromisoa dutela. Bere ustez, “Europa mailan, daukagunaren inbentarioa egin behar dugu, hori estimatu, babestu eta sendotu, zuei, etorkizuneko gure belaunaldia zaretenoi helarazi ahal izateko”.
«Ukrainak gogorarazten digu ez dagoela demokraziak eraiki eta babestea baino gauza garrantzitsuagorik»
Europako herriaren defendatzaileak Ukrainako gerra ere aitatu du; bere iritziz, segurtasun eta defentsa gaietako ohartarazpen huts bat baino askoz gehiago da. “Gogorarazten digu Europa baliotsua bezain ahula dela, Batasuna lorpen epikoa dela, etengabe zaindu behar dena, baita bigarren mailakoak diren alderdietan ere. Bere esanean, “Zenbaitetan, ez diegu jaramonik egin gure askatasunei, besteenganako ditugun konpromisoei, Batasun hau oinarritzen duen funtsezko moralari”.
O’Reillyk hauxe gaineratu du: “Ukrainan gertatzen ari denak gogorarazten digu ez dagoela demokraziak eraiki eta babestea baino gauza garrantzitsuagorik. Ez dago ezer garrantzitsuagorik pertsonek beren bizitza arrunt edo apartekoak bizi ahal izateko gizarteak eraikitzea baino, gatazketan pentsatu behar izan gabe eta jazarpenen beldur izan beharrik gabe. Ez dago gure balioak defendatzea baino gauza garrantzitsuagorik. Bake-proiektu bat da, oraindik ere, Europa izateko arrazoia.”
Testuinguru horretan, azpimarratu du ezin dela saihestu alde argia dagoela Ukrainako errefuxiatuei egiten ari zaien ongietorriaren eta urrunxeagoko erregimen basati batzuetatik ihesi etorri ziren beste pertsona batzuei eman zaien tratuaren artean.
Image gallery
-
Paraninfoa bete egin zen Emily O’Reilly entzuteko. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU. -
Emily O’Reilly, Eva Ferreira eta Manuel Lezertua. Argazkia: Tere Ormazabal. UPV/EHU -
Fernando Tapia Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak aurkeztu zuen Emily O’Reilly-ren hitzaldia. Argazkia: UPV/EHU. Tere Ormazabal. -
Manuel Lezertua arartekoaren eskutik etorri zen Emily O’Reilly. Argazkia: UPV/EHU. -
Ordezkari akademiko eta politiko ugari bildu zen ekitaldian. Argazkia: UPV/EHU.