-
Zientzia pseudozientzia bihurtzeko mehatxua dakar adimen artifizialaren negozioak
-
Eraldaketa Digitalerako Ministerioak 4.000.000 € eman dizkio UPV/EHUren 5G/6G azpiegitura esperimental bati
-
UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, zazpigarrena BAME azterketaren postu onenen zerrendan
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Itsasoko haize-erroten kokaguneak egokiak diren determinatzeko metodo berria
Esteve Materraren 'Doctrina Christiana' liburuaren edizio kritikoa aurkeztuko dute UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak
- Event
When and where
28/02/2018, 10:30 - 00:00
Location
Bilbao (Bizkaia)
Description
Asteazkenean, otsailak 28, 10:30ean, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan (Plaza Barria, 15) Esteve Materraren 'Doctrina Christiana' liburuaren edizio kritikoa aurkeztuko dute UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak prentsaurrekoan.
'Doctrina Christiana'k 1617an ikusi zuen argia, Bordelen. Lan honek eman zion hasiera euskal obra klasiko garrantzitsuenetan erabiliko zen euskalki literarioari. Halaber, lapurtera klasikoaren opera prima hau euskaraz inprimaturiko lehen liburuetarikoa ere bada.
Euskaltzaindiak eta UPV/EHUk emango dute argitara edizio berria, UPV/EHUko Aziti Bihia Hizkuntzalari eta Filologoen elkarteko zenbait kidek prestatu dutena.
Ekitaldian izango dira:
- Jon Zarate, UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea;
- Adolfo Arejita, Euskaltzaindiaren Iker sailburua
- Dorota Krajewska, UPV/EHUko ikertzailea eta Aziti Bihia elkarteko kidea