euskaraespañol

Image of the day

Esperientzia(K) hasten da

  • Event

When and where

15/10/2024, 19:00

Location

Gradu-aretoa - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Arabako Esperientzia Gelak, Esperientzia(K) izeneko ekimena aurten ere aurkezten du, gure inguruko hainbat eragilekin elkartzeko foro gisa, bertan egungo hainbat gizarte-gaiei buruz hausnartzeko eta ezagutza eta Esperientziak -pluralean- partekatzeko asmoz. Saioak prestakuntza-pilula labur gisa planteatzen dira eta hainbat formatutan aurkeztuko dira (hitzaldiak, mintegiak, tailerrak, etab.), eta unibertsitate-komunitate osoari eta Gasteizko herritarrei irekita egongo dira ere.

2024/2025 ikasturteko Esperientzia(K) ekimenaren lehenengo saioa, datorren asteartean, urriak 15, izango da, eta  UNRWAko -Nazio Batuen Palestinako Errefuxiatuentzako Agentzia- Euskadiko ordezkaria den Bárbara Ruiz Balzolak parte hartuko du hurrengo hitzaldiarekin: ‘Gaza: Gizatasun krisia’.

Hitzaldiaren ondoren, galderak egiteko eta eztabaidatzeko denbora egongo da.

Sarrera librea izango da aretoaren edukiera bete arte.