Hitzaldia: Eraldaketa digitala. Osasun-sistemen oraina eta etorkizuna
- Event
When and where
18/04/2024
Location
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Description
UPV/EHUko Janssen Katedrak eta Tecnalia korporazioak antolatu dute eraldaketa digitalaren eta osasun eta ongizate aurrerapenaren inguruko hitzordu hau.
Eraldaketa digitalak berrikuntza eta hobekuntzak bultzatzen ditu osasun-arloan irtenbide teknologiko eta digital berriak eskainiz, gaixotasunen prebentzioa, diagnostikoa, tratamendua eta jarraipena hobetzeko.
Osasun digitaleko jardunaldi honetan, etengabe eboluzionatzen ari den sektore honek eskaintzen dituen erronkak eta aukerak azalduko dira, eraldaketa digitalak arreta-prozesuak hobetzeko teknologiaren gaitasunak eta osasun sistemen eta emaitzen iraunkortasuna nola konbinatzen dituen azalduz.
Adituek eta profesionalek hartuko dute parte, eta arlo horretan dituzten esperientziak, proiektuak eta berrikuntzak partekatuko dituzte. Gainera, pertsona horiekin elkarreragin eta kontsultak egin ahal izango dira.
Egiatarau osoa eta parte-hartzeak (doan) hemen.