euskaraespañol

Image of the day

Erakusketa: ‘Zientzian ilustratzen duten ikasleak’

  • Event

When and where

From: 19/04/2023 To: 10/05/2023, 08:00 - 20:00

Location

Erakusketa gela - Arte Ederretako Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Description

Apirilaren 19tik maiatzaren 10era UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko erakusketa aretoan Ilustrazio Zientifikoa Masterreko 2021/2022 eta 2022/2023ko ikasleen lanak aurkeztuko dira. Lan horien gai nagusia zientzia da; beraz, landareen, animalien eta planeten ilustrazioak eta animazioak egongo dira.

Etengabeko Prestakuntzako Masterra: Ilustrazio Zientifikoan

UPV/EHU da zientzia, artea, diseinu grafikoa eta komunikazioa biltzen dituen masterra ematen duen lehen unibertsitateetako bat. Graduondoko horretan zientzia- eta arte-diziplinetako adituek ezagutza zientifikoa transmititzeko gai diren ilustrazioak sortzeko tresna egokiak eskaintzen dizkiete ikasleei.