ERAKUSKETA : “UNO + 1 +…” Gizartea gara. Somos sociedad
- Event
When and where
From: 11/01/2019 To: 18/02/2019, 09:00 - 19:30
Location
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Description
Talde erakusketa honen edukia pertsonak eta gizartea dira. Baina politika, gobernatzeko tresna legez eta politikaren boterea gure gizartean ere izango dira jorratutako gaietako batzuk. Pinturak, argazkiak, paperaren gaineko obrak eta bideoak ikusi ahal izango dira bilduman.
“Hasieratik izan nuen argi, artista baten lanak ikuslea behar duela. Artistak ez du lan egiten obra estudioan gordeta izateko. Lanei ikusgaitasuna eman nahi izan diegu. Batu ditugun 15 artistek gizarte izaerako gaiak jorratzen dituzte, gazteak eta garaikideak dira, eta Euskal Herrian lan egiten dutenak”, azaldu du Fidel Diez, erakusketako komisarioa
Artistak: David Hornback, Oier Ituarte, Lle Godoy, Ernesto Casero, Juan Pablo I, Izaro Ieregi, Zaloa Ipiña, Sra. Polaroiska (María Ibarretxe, Alaitz Arenzana), Ixone Sádaba, Ana Riaño, Raquel Meyers, Adrián Castañeda, Kepa Garraza, Proyecto Ellas (Ainhoa Resano, Savina Lafita), Ismael Iglesias.
EHUkulturak antolatuta, urtarrilaren 11tik otsailaren 18ra arte ikusi ahal izango da esposizioa Bizkaia Aretoan, astelehenetik ostiralera, 9:00tik 19:30era. Sarrera libre.