euskaraespañol

Exhibition

Erakusketa: hilekoa Nepalen. Sufrimendu kulturala

  • Event

When and where

From: 16/09/2024 To: 20/09/2024

Location

Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Photo: Be Artsy. Rato Baltin

Description

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Psikologia Fakultateak Garapenerako Unibertsitate Lankidetzako hitzarmen bat sinatu du Be Artsy GKEarekin, Psikologiako Graduko ikasleak Nepalera joan daitezen Rato Baltin proiektuan parte hartzera. Lankidetza horren baitan, unibertsitate zentro honek, ‘Hilekoa Nepalen: sufrimendu kulturala’ izenburupean, argazki erakusketa bat antolatu du. “Hilekoarekin dauden edo erditu berriak diren emakumeak “ez-puruak” direla dioen sineskeriaren aitzakipean, odol-jarioa amaitu bitartean lokatzez, egurrez edota buztinez egindako txabola ziztrin batzuetan bakartzeari dagokio Chhaupadi, eta benetan gogorra da hura pairatzen duten emakumeentzat. Izan ere, bakartuta egon behar izateaz gainera, badute bestelako muga eta debekurik. Esate baterako, familia-ekitaldi eta -ospakizunetan parte hartzea debekatzen diete; ezin dira tenpluetara joan; debekatuta dute ganadua edota gizonak ukitzea; ur-iturri komunitarioetan bainatzea debekatzen zaie; ezin dituzte elikagai jakin batzuk jan… Hori guztia gutxi ez eta gizonen sexu-erasoak eta tigreak, sugeak eta antzeko animalien bestelako erasoak pairatzen dituzte. Hala, Chhaupadik ondorio kaltegarriak izan ohi ditu emakumeen osasun fisiko, psikologiko zein sozialean”, dio Luixa Reizabal Arruabarrena irakasleak.

Argazki erakusketa irailaren 16tik 20ra zabalik egongo da UPV/EHUko Ignacio Mª Barriola Zentroaren sarreran, Donostian. Ordutegia: 8:00tik 20:30etara, astelehenetik ostiralera. Sarrera librea da.