-
Zientzia pseudozientzia bihurtzeko mehatxua dakar adimen artifizialaren negozioak
-
Bizkaiko zaharrenak diren giza aztarnak aurkitu dituzte, duela 150.000 urtetik gorakoak
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
-
Itsasoko haize-erroten kokaguneak egokiak diren determinatzeko metodo berria
-
Europar Hauteskundeak eta Populismo Ultrak: hiru narratiba sendoren beharra
Erakusketa: ‘Estropezuka-A trompicones’
- Event
When and where
From: 18/09/2020 To: 06/11/2020, 17:00 - 19:30
Location
Bilbao (Bizkaia)
Description
Aire galeria
San Mames zumarkalea, 11.
Ostiralean, irailaren 18an, Aire galerian Arte Ederren Fakultateko Margolaritza saileko irakasle Txus Melendezen artelanekin osatutako ‘Estropezuka-A trompicones’ erakusketa inauguratuko da. Esposizioa ikusgai egongo da, irailaren 18tik azaroaren 6ra, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:30etara
Melendezen dozena bat koadro eta hiru marrazki ikusi ahal izango dira erakusketan. Lanik zaharrenak 1989koak dira eta berrienak aurtengoak.
“Erakusketa, alde batetik Fito Ramírez-Escudero arduradunaren gonbitea da. Eta baita ere, inoiz norbaitek egin didan hurrengo galderaren erantzuna: eta zuk pintatzen al duzu? Horretarako, 1989tik gaur egun arte, biltegian ditudan ikusi gabeko hainbat lan aukeratu dut eta urteetan zehar egindako ibilbidearen laburpena osatu nahi izan dut. Kanpoan geratu dira, noizbait erakutsitakoak ez ezik, izaeragatik proposatatutako ibilbidearekin bat ez datozenak ere. Bidea, beharbada koherentzia gabekoa da. Saltoka, aurrera egin baino, estropezuka ibili. Aurrera ala atzera jotzen dudan jakin gabe. Izan ere, erakusketa 1989ko koadrotxo batekin hasten da eta erakusketan ikus daitekeen pintatutako azkena, koadro beraren “errepikapena” da”, azaldu du Txus Melendez irakasleak.
Txus Melendez: 1964an, Bilbon jaioa. UPV/EHUko Arte Ederren fakultateko ikaslea eta 1989. urtetik hona, bertoko irakaslea da. 1986an talde erakusketetan parte hartzen hasi zen. Banakakoak ere egin ditu (azkena Bilboko Imatra espazioan 2009an). Gehienak Euskal Herrian. Azken hamar urteotan ez du erakusketa askorik egin, azkena, Aire galerian antolatutako taldeko erakusketa batetan, koadro pare batekin parte hartu zuen.
Sarrera doan.
Image gallery
-
Eskuman | A la derecha. “Ezer ezin dakidake gerta, bera nire artzaina baita”-“Nada me puede ocurrir, porque él es mi pastor”. 1989. Akrilikoa, gouachea eta collagea/Oholean montatutako oihalean-Acrílico y gouache y collage/tela montada en tabla. 16 x 21’8 cm. Ezkerrean | A la izquierda. “Ezer ezin dakidake gerta, bera nire artzaina baita”-“Nada me puede ocurrir, porque él es mi pastor”. 2020. Olioa/Oihala-Óleo/Tela. 20 x 20 cm. -
“Hutsala”-“Banal”. 1994-95. Olioa/Oihala-Óleo/Tela. 81 x 100 cm. -
“Luis Candaudap”. 2010. Olioa/Aritz ohola-Óleo/Tabla de roble. 44’1 x 33’9 cm. -
“Fruiz”. 2019. Olioa/Oihala-Óleo/Tela. 46’5 x 38 cm.