euskaraespañol

Image of the day

European Marine Biological Resource Center-eko zuzendariak Plentziako Itsas Estazioan bildu ziren

  • Kronika

First publication date: 04/11/2022

Ezkerretik eskumara: Deborah Power (EMBRC-Portugal), Alex McDougall (EMBRC-Frantzia), Georgios Kotoulas (EMBRC-Grezia), Kim Praebel (EMBRC-Noruega), Nicolas Pade (EMBRCko zuzendari orokorra), Alice Soccodato (EMBRC bulego nagusia), Davide Di Cioccio (EMBRC bulego nagusia), Jan Vanaverbeke (EMBRC-Belgika), Ibon Cancio (EMBRC-Espainia), Marco Borra (EMBRC-Italia). | Photo: Fernando Gómez. UPV/EHU

EMBRC-ERIC (European Marine Biological Resosurce Center www.embrc.eu) ikerketa azpiegituran partaideak diren lurralde desberdinetako nodoen zuzendariak Plentziako Itsas Estazioan (PiE-UPV/EHU) bildu ziren. PiE-UPV/EHUk, Vigoko Unibertsitateko itsas estazioarekin eta Las Palmas de Gran Canariaseko Unibertsitatean dagoen Algen Banku espainolarekin batera EMBRC-ko Espainiako nodoa osatzen du, eta zuzendarien batzordean PiE-UPV/EHUri dagokio zuzendaritza zientifikoa. Bilera honen antolakuntzaren ardurarekin Plentzian ostatu hartu zuten Portugal, Frantzia, Belgika, Italia, Grezia, Noruega eta Suediako ordezkariak, azpiegituraren idazkaritza zentraleko ordezkariekin batera. Ordezkari hauen artean EMBRC-ERIC azpiegituraren zuzendari orokorra den Nicolas Pade izan zen. Bilera honetan ordezkari bi izan ziren faltan, Israelekoa eta Britainia Handikoa, 10 lurraldek osatzen baitute EMBRC-ERIC.

Zuzendarien bilkura hauek ohikoak dira bideokonferentziaz, eta urtean birritan gertatzen dira aurrez-aurre. Plentziako hau 36garren bilera izen zen, eta gai desberdinak jorratu ziren bertan. Hauen artean Horizon-Europako hainbat proiektu deialdiren inguruan eztabaidatu zen. Baita azpiegituraren antolaketaz, kudeaketaz eta aurrekontuaz hitz egin zen. Hurrengo urtetik aurrera azpiegituraren bilakaera izan zen eztabaida gai nagusia, 5 urteko zientziako egitasmo berriak onartzeko bidean dagoelako EMBRC-EU. Horrela, hurrengo bosturteko zientzia estrategiaren ildo nagusiak ezartzeko lanari hasiera eman zitzaion.

Euskal Autonomia Erkidegoan soilik Europako ikerketa azpiegituren bidai-orriko azpiegitura bi daude, EMBRC-ERIC bera eta EuroBiomaging-ERIC. Biak ala biak, eta lehen aldiz, oraintsu argitaratutako Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren aurrekontuetan aipatuak izan dira, eta 2023rako diru partida bat jasoko dute beraien garapenerako Euskadin.