EMBRC-ERIC Europako Ikerketa Azpiegitura handienaren aurkezpen ekitaldia
- Event
When and where
19/06/2018, 16:00 - 20:00
Location
Paris (Frantzia)
Description
European Marine Biological Resource Centre (EMBRC-ERIC) ikerketa azpiegitura handiaren aurkezpen ekitaldia egingo da bihar Parisen Sorbonne Unibertsitatean. Eta Europar Batasunaren egitura erraldoi hori osotuko duten 24 ikerketa zentroetako bat da UPV/EHUren Plentziako Itsas Estazioa (PiE-UPV/EHU).
Ekitaldian izango dira, besteak beste:
- Jean Chambaz, Sorbonne Unibertsitateko errektorea
- Jean-David Malo, Europako Batzordeko ordezkaria
- José Luis Martín, UPV/EHUko ikerketa arloko errektoreordea
- Ionan Marigómez, PiE-UPV/EHUko zuzendaria
- Ibon Cancio, PiE-UPV/EHUk Europa mailako azpiegitura horrekin bat egiteko arduraduna
EMBRC-ERIC bederatzi herrialdeetako 24 zentroetako batasunaren emaitza da. Horien guztien know-how eta baliabideak elkartu eta ikerketa zerbitzuak eskainiz, ingurune aldakor honetan, ekosistemen osasunaren gaineko oinarrizko galderei erantzuna ematen egingo dute lan; baita arlo horretan teknologia zientifikoa sustatu, itsas biologiako modeloekin osasun arloan aurkikuntzak bultzatu, eta Europako itsaso guztietako egoeraren monitorizazioa epe luzean mantendu ere.
Laburbilduz, EMBRC-ERIC azpiegiturak bioteknologia urdinak bezala ezagutzen direnak sustatuko ditu, elikaduraren, osasunaren eta ingurunearen arloan konponbide jasangarriak bilatzeko oinarrizko eta aplikatutako ikerkuntza bultzatuz.