euskaraespañol

image of the day

2024ko otsailak 11: Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna

Crue Unibertsitateen Adierazpena

First publication date: 09/02/2024

Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 2015ean, ebazpen bat onartu zuen, non babestu, justifikatu eta aldarrikatzen baitzuen, urtero, otsailak 11 dituela, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzea, emakumeek zientzia eta teknologiaren komunitatean egindako lana aitor zekien. Era berean, eta 2030erako Garapen Iraunkorrerako Agendak osasuna hobetzeko eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko agertzen dituen erronkei heltzeko, aldarrikatu zuen zer nolako garrantzia duen emakumeek esparru horietan lan egiteak, ikusmolde, talentu eta sormen berriak jartzen dituztelarik.  

Honez gainera, ebazpen horrek premiatzen zituen erakunde eskudun guztiak emakume zientzialariei laguntza eta euskarri eskain ziezazkien eta susta zezaten emakumeak eta neskak zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren, artearen, arkitekturaren eta matematikaren arloetako (STEAM) hezkuntzan, gaikuntzan eta ikerkuntzan jardun daitezela, garapen ekonomiko global eta iraunkorra lortzeko estrategia gisa.  

Agindu horri leial izanik, ezinbestekoa da unibertsitateak eta hezkuntza erakunde guztiek konpromiso handia hartzea emakumeei eta neskei zientzian eta ikerkuntzan ari daitezen bultzatu eta lagunduko duten politikak aktibatzeko, garrantzi handiagoko bekak eta baliabideak jarriz, adimen artifizialean eta ingeniaritzaren, informatikaren eta konputazioaren arloetan parte har dezaten sustatuz, eta horiek ahalduntzeko, ikusarazteko eta kontziliazio neurri hobeak eta eraginkorrak eskura jarriko lituzketen programak garatuz.  

Honetara, gaur egun, unibertsitateak gogorarazten du, beste behin ere, emakumeek eta neskek zeregin erabakigarria dutela zientzian, teknologian, ingeniaritzan, artean, arkitekturan eta matematikan (STEAM), arlo hauek guztiak funtsezkoak direlarik nazioen garapen ekonomiko eta iraunkorrerako eta justizia sozialerako.  

 

2024ko otsailak 11