euskaraespañol

Euskararen Eguna, unibertsitatea eta irakasleak

  • Photocampus

First publication date: 03/12/2024

NON: Bizkaia Aretoa (Bilbo). NOIZ: 2024ko abenduaren 3an. NORK: Mitxi; Pedro M. Lasaga. UPV/EHU.

 

Gizartea euskalduntzeko prozesuan ezinbesteko eragileak dira irakasleak. Mikel Laboa Katedrak 2023an jarri zuen martxan Irakaslegaien Ohartze eta Ahalduntze Soziolinguistikorako (IGOA) ekimena UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Proiektuaren helburu nagusia da irakaslegaien euskararen erabilera sustatzeko esku-hartze multzo bat diseinatu eta pilotatzea Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako graduetan txertatzeko. “Euskal unibertsitate publikoaren ekarpenik gabe, azken hamarkadetan euskarak izan duen bilakaera positibo hori ez litzateke ulergarria izango”, azpimarratu du Eva Ferreira errektoreak. Gaur Euskararen Eguna da. Zorionak euskaldun guztioi!

 

Eguneko irudi guztiak ikus ditzakezu Photocampus atalean.

Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus