euskaraespañol

Zerua lurrean

  • Photocampus

First publication date: 24/10/2023

Image

NON: Gipuzkoako Campusa. NOIZ: 2023ko urriaren 4an. NORK: Jorge Navarro. UPV/EHUko Komunikazio Bulegoa.

 

‘Zerua lurrean’ izenburu errepikakorra da literatura-lanei izena jartzeko orduan. Frantzisko aita santuak berak ere erabili du bere gogoetak, aipamenak eta diskurtsoak biltzen dituen argitalpen bat izendatzeko, ‘Mundua eraldatzea’ azpititulua duena.
 
Irudian zerua lurraren zati bezala ikusten da eta, bere barruan, Gipuzkoako Campuseko eraikuntza enblematiko bat, Carlos Santamaria Zentroa. Campuseko Liburutegia hartzen duen eraikina, beste baliabide eta zerbitzuen artean.
 
Liburutegia, liburuak eta dokumentuak eskuratu, kontserbatu, aztertu eta erakustea helburu duen erakundea. Jakintzaren bilduma bat mundua eraldatzeko. Zerua lurrean.

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus