euskaraespañol

Arabako Campusak ongietorria emango die nazioarteko ikasleei

  • Event

When and where

19/09/2022, 10:00

Location

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Description

Astelehenean, irailaren 19an, 10:00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Areto Nagusian, Gasteizen, Arabako Campuseko nazioarteko eta SICUEko ikasleei ongietorria egiteko ekitaldia egingo da, Euskara, Kultura eta Nazioartekotzeko Errektoreordetzak antolatuta.

Erakundeetako eta unibertsitateko ordezkarien ongietorri ofiziala jasotzeaz gain, trukeko ikasleek zuzenean ezagutu ahal izango dituzte UPV/EHUko ikasleentzako unibertsitate zerbitzuak eta campusek antolatutako kirol eta kultura jarduerak, bai eta hirian diren aisialdiko eta denbora libreko aukerak ere.

Ekitaldiko programa:

10:00: Agintarien Agurra

10:30: Nazioarteko arduradunen ongietorria

11.00:  Kultura arduradunen eta kultur taldeen aurkezpena

11.45: Talde argazkia

12.00: Herri kirolak, talo tailerra eta txozna eta  kultur eta kirol jardueren berriematea Farmazia Fakultatearen atzeko plazan