euskaraespañol

Bizkor EV03ren dohainak agerian

  • Kronika

First publication date: 28/10/2024

Formula Student Vitoria taldea | Photo: Nuria González. UPV/EHU.

Gasteizko erdiguneko Espainia Plaza, ordu batzuez, lasterketa zirkuitu bihurtu zen, non Bizkor EV03k gaitasunak erakutsi baitzituen, lehiaketarako ibilgailu gisa.

Erakusketa, Formula Student Gasteizek (FSG) antolatua, ilusioz beteriko denboraldiari hasiera emateko egin zen, datorren urterako monoplaza zerotik eraiki behar baita, arautegi berrira egokituz.

Formula Student Gasteiz (FSG) proiektuak uztartu egiten ditu ikasleek modu autonomoan eta autodidaktan goi-teknologiako plaza bakarrekoa planifikatu, diseinatu eta fabrikatzeko faseak, eta tokiko industriako eragileekin oso lankidetza estuan lan egiten du, ikaskuntza oso praktikoa lortzeko eta etorkizunean ingeniaritzaren hainbat arlotan aplikatuko diren berrikuntzak garatu ahal izateko. Lehiaketa taldea unibertsitateko 60 ikaslek osatzen dute, eta Gasteizko Ingeniaritza Eskolan du egoitza. Formula Student Gasteiz taldearen monoplaza elektrikoa da Bizkor EV03.