euskaraespañol

Image of the day

National

Odol emaileen autobusa Bizkaiko Campusean izango da apirileko 12 egunetan

  • Event

When and where

From: 03/04/2019 To: 29/04/2019, 09:15 - 00:00

Description

9:15etik 14:00 arte Leioa, Sarriko eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan nahi duenak odola emateko aukera izango du

Euskadin 90.000 odol emate egiten dira urtean eta kopuru horrek ez ditu bermatzen euskal osasun sistemaren beharrak, horiek 100.000 odol emateetan zehaztuta baitaude. Unibertsitatean ere odol emaileen kopurua txikia da, eta 2014 urtetik 2018 urtera behera egin du nabarmen, %31 gutxiago hain zuzen ere.

Hori dela eta, Bizkaiko odol emaileen elkarteak bere autobusa UPV/EHUra ekarriz helburu bikoitza lortu nahi du: alde batetik, odola ematearen garrantziaz ohartarazi eta bestetik, ohiko odol emailearen profila gaztetu, egun 46 urtekoa baita.

Egunero, euskal sisteman, 300 eta 350 odol unitate bitartean erabiltzen dira osasun prozesu desberdinetan, odola hiru osagaietan bereiziz: plaketak, hematiak eta plasma. Elementu hauek gero kasu desberdinetan erabil daitezke, onkologia gaixoekin (plaketak), kirurgian eta transfusioetan (hematiak) eta farmazia produktuetan (plasma).

50 kilotik gora pisatzen duen eta 18 eta 65 urte bitarteko edozein pertsonak eman dezake odola. Emakumeek hiru bider urtean egin dezakete eta gizonezkoek, aldiz, lau bider.

Odol emaileen autobusa Leioa-Erandio eremuan izango da apirilaren 5, 10, 11, 15 16, 17 eta 29an. Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko) hilaren 8an egongo da eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan, berriz, apirilaren 12an.