Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, AENKOMERek aintzatetsia
- Kronika
First publication date: 26/10/2023
AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarien elkarteak, AENKOMER Sarien XX. Edizioaren eta Hiri eta Merkataritza Dinamizaziorako Sarien V. Edizioaren sarien banaketa ekitaldia burutu zuen.
Azken atal horretan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Fakultateak lortu du sari horietako bat, Arabako Campuseko ikastegiak Arabako merkataritzaren eta zerbitzuen sektorean karrera profesionala garatzen duten edo sektorea dinamizatzen laguntzen duten ekimenak garatzen dituzten gazteen prestakuntzan eta trebakuntzan egindako lana saritzeko.
Saria Jon Barrutia Guenaga fakultateko dekanoak jaso zuen, Francisco Javier Forcada Sainz Arabako eta Akademia Antolakuntzako ataleko dekanorde koordinatzailearekin eta Arantza Beitia Ruiz de Mendarozqueta Arabako ikastegiko Praktiketako eta Kalitateko dekanordearekin batera.