-
Denboran zehar bidaia bat; Araiako gaztelura itzultzea
-
UPV/EHU mundu mailako abangoardian kokatu da komunikazio kritikoei dagokienez
-
Itziar Laka, Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa 2024 Saria, ikerketa linguistikoagatik
-
‘FOS Detection’ proiektuak lehen saria lortu du ‘Think Big 2024’ sarietan
-
UPV/EHUren Berdintasunerako Plan berria onartu da
Ekarri zure eskuko telefono zaharra eta eraman ezazu berri bat!
- Photocampus
First publication date: 27/05/2019
![](https://www.ehu.eus/documents/10136/12042339/foto.jpg/04e263c8-b2d9-7303-6d66-aaf186661209?t=1558954675000)
Leioan eskuko telefonoak eta bestelako tamaina txikiko hondakin elektronikoak biltzeko kanpaina abian jarri du UPV/EHUko Iraunkortasuneko Zuzendaritzak.
UPV/EHUK ECOTIC Fundazioarekin kolaboratzen du “Digitalizazio Iraunkorraren aldeko birziklatze elektronikorako kanpaina”n. Egitasmo horren helburua da unibertsitateko kideen artean kontsumo arduratsuaren aldeko eta ingurumena zaintzeko ohiturak sustatzea, eta horretarako tresna elektroniko txikien hondakinak –batez ere eskuko telefonoak eta tabletak– gaika birziklatzea.
Anima zaitez eta parte hartu! Azken belaunaldiko smartphone bat zozketatuko da gune horretan hondakinen bat lagatzen duzuen pertsonen artean.
Kanpaina 2019ko maiatzaren 20tik eta 31ra bitartean egingo da, Leioako Campuseko Bibliotekan (Mikel Laboa plazan), 12:00etatik 17:00etara. Hondakinak jasotzeko edukiontziak jasotzeaz gainera, informazio gune bat ere instalatuko da.