Zuzenbideko eta Kriminologiako karrera bukaerako ekitaldia
When and where
From: 16/11/2017 To: 12/11/2017, 18:00 - 12:21
Location
Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Description
Ostirala, azaroaren 17an, 18:00ean, Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian, UPV/EHUren Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Graduko 107 ikasleen eta Kriminologia Graduko 58 ikasleen karrera bukaerako ekitaldia egingo da.
Ekitaldiaren buru izango dira Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea, Javier Calparsoro CEAR-Euskadiko lehendakaria eta promozioaren aitabitxia, eta Juana Goizueta Zuzenbide Fakultateko dekanoa.
Egitaraua
- Zuzenbide Fakultateko dekanoaren hitzak
- Promozioaren aitabitxiaren hitzaldia
- Graduko Sari bereziak ematea
- Gradu Amaierako Lan onenaren sari ematea
- Diploma ematea
- Ikasleen ordezkarien hitzak
- Ekitaldiaren amaiera Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen hitzekin