Erakusketa: ‘Kaligrafia Arantzazun: idazkera ederraren artea"
When and where
From: 14/11/2017 To: 30/11/2017, 08:00 - 20:00
Location
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Description
Asteazkenean, azaroak 15, 08:00etan, Bizkaia Aretoko Axular aretoan, "Kaligrafia Arantzazun: idazketa ederraren artea" erakusketa irekiko da. Abenduaren 1era arte ikus ahal izango da. Leire Fernández eta Eduardo Herrera (UPV/EHUko LETRAZ Diseinu Grafikoko eta Tipografiako Ikerketa Taldearen zuzendariak) erakusketaren komisarioak dira. UPV/EHUk eta ArantzazuGaur Fundazioak elkarlanean antolatu dute ekimena, eta Bilbao Bizkaia Desing Week (DWEEK) programaren baitan kokatu behar da erakusketa hori. Sarrera doan.
Esposizio horretan ikusi ahal izango dira lehen aldiz Salbatore Mitxelenaren poema batzuk, zeintzuk 1949ko ‘Arantzazu: euskal-sinismenaren poema' lanaren parte diren, Euskal kulturaren ondare garrantzitsuenetako bat, hain zuzen. Nazioarteko kaligrafo garrantzitsuenetariko hamahiruk idatzi dituzte testuok: Ivan Castro, Ewan Clayton, Allan Daastrup, Jota Domínguez, Esther Gordo, Joluvian, Víctor Kamps, Oriol Miró, Mr. Zé, Josemaría Passalacqua, Joan Quirós, Esperanza Serrano eta Bego Viñuela.