euskaraespañol

EHUorkestrak ikasturte honetako entseguak hasiko ditu

When and where

14/09/2017 14/09/2017, 17:00 - 20:00

Location

Areto Nagusia
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Description

Ostegunean, irailaren 14an, 17:00etan, EHUorkestrako entseguak hasiko dira  UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa, z/g. Leioa). 2017/18 ikasturtean 36 entsegu egingo dira guztira ekainaren 28ra arte. Saioak ostegunero izango dira, 17:00etatik 20:00etara.

EHUorkestran unibertsitateko edozein kidek har dezake parte, baina irekita dago, baita ere unibertsitatekoak ez diren lagunei. Orkestrako musika tresna bat jo eta EHUorkestra Sinfonikoko musikari izan nahi izanez gero, eman izena hemen.

EHUorkestra Sinfonikoa sare hauetako kidea da: European Network of University Orchestras eta Sinergia. Red de Orquestas Universitarias Españolas.