Atzerritartasun eta Asiloari buruzko Politikak Europar Batasunean III. Nazioarteko Konferentzia
When and where
12/04/2017 12/04/2017, 10:00 - 16:37
Location
upv-ehu-floor: 5 - Biblioteka
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Description
Atzerritartasun eta Asiloari buruzko Politikak Nazioarteko Konferentziaren 3. edizioa 2017ko apirilaren 11n eta 12an egingo da UPV/EHUko Leioako Campuseko Liburutegi Nagusiko Batzar Aretoan. Ekitaldiaren antolaketa Bizkaiko Administrazio-Zuzenbidea sailak eskaintzen duen Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoak Master Ofizialak eskutik dator, eta IUSFUNDIE: Oinarrizko eskubideak eta administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonen atxiloketa, barneratze eta kanporatze egungo formak, ikerkuntza-proiektuaren baitan kokaturik dago (www.iusfundie.eu).
Honako honetan Manuel Lezertua Arartekoak zabalduko ditu jardunaldiok eta Konferentziako hizlariak, Estatuko unibertsitateetakoak (UPV/EHU, CSIC, A Coruña eta Bartzelona) zein Europakoetakoak (Bristol eta Amsterdam) izango dira. Besteak beste jorratuko dira: Brexit-a, errefuxiatuak, atzerritarren atxiloketak eta barneratzeak, edo horien kanporatzea.
Atxikitako dokumentuan parte hartuko duten pertsonak, bai eta eskainiko dituzten ponentziak daude zehazturik. Konferentzia zuzentzen da gai horien errealitate juridiko eta soziala ezagutu nahi duten ikasleei, zein diziplina anitzetik euren lanak eremu horietan finkaturik dituzten ikertzaileei. Edozein informazio gehigarri behar izanez gero, honako helbide elektronikoan eska daiteke: iusfundie@iusfundie.eu.