Jardunaldia: 'Relaciones colectivas en la CAPV y doctrina judicial'
When and where
06/04/2017 06/04/2017, 15:30 - 16:15
Description
Ostegunean, apirilaren 6an, 15:30ean, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean – Bizkaiko atala (Sarriena auzoa z/g, Leioa), ‘V. Jardunaldiak: Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren azken aldaketak' hasiko dira. Laugarren hitzaldi hau emango du Tomás Arrieta Herasek, Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluaren lehendakaria, 'Relaciones colectivas en la CAPV y doctrina judicial'izenburupean.
Sara Lallana eta Garbiñe Biurrun irakasleek zuzenduta, zortzi hitzaldi emango dira jardunaldiotan. Besteak beste, lan-ikuskapena, enpresa-harremanak, Gizarte Segurantza publikoaren egungo egoera, pentsioak hobetzeko bideak edo bide judizialaren barruko lan-arloko bitartekaritza bezalako gaiak aztertuko dituzte jardunaldi hauetan.
Saio guztiak 15:30ean hasiko dira eta, hitzaldien ostean, eztabaidarako tarte bat irekiko da. Sarrera doan izango da.