Hitzaldia: 'Candida auris, el hongo que ha causado una alerta sanitaria internacional'
When and where
04/04/2017 04/04/2017, 19:00 - 19:23
Location
Entzunaretoa - Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza 4. -48010- Bilbao (Bizkaia)
Description
Azken hilabeteotan, zenbait nazio-mailako eta nazioarteko agentziek hainbat alerta igorri dituzte Candida auris izena duen onddo mota baten inguruan, ospitaletako paziente kritikoengan infekzio larriak sortzen ari baita. Antzematen zaila den eta gaur egun ditugun sendagaien aurrean erresistentea den agente infekziosoa da eta hilkortasun-tasa altuak eragin ditzake. Orain arte, Espainian, Danimarkan eta Estatu Batuetan izan du intzidentzia gehien.
Guillermo Quindós, UPV/EHUko mikrobiologiako katedraduna, organismo honen inguruan arituko da "Candida auris, nazioarteko osasun-alerta sortu duen onddoa" izenburua daraman hitzaldian.
Hitzaldia datorren apirilaren 4an burutuko da, Azkuna Zentroan (Bilbo), eta gaztelaniaz izango da. Zientziatekak hilero UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen dituen hitzaldietako bat da.
Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doan da.