euskaraespañol

Image of the day

Liburu aurkezpena: 'La Torca del Carlista. Uno de los mayores volúmenes subterráneos del mundo'

When and where

13/12/2016 13/12/2016, 18:30 - 19:30

Description

Asteartean, abenduak 13, 18:30etan, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Areto Nagusian (Rafael Moreno ‘Pitxitxi',  2) aurkeztuko dute 'La Torca del Carlista. Uno de los mayores volúmenes subterráneos del mundo'  liburua UPV/EHUko irakasle Arantxa Aranburuk, Carlos Prietok eta Irantzu Alvarezek  eta ‘Sociedad de Estudios del Medio Natural, Enbata' elkarteko Javi Morenok eta Josu Granjak.

Karrantzako bailaran dagoen barrunbe entzutetsu horri buruzko lehen publikazio monografikoa da. Jakintza-alor anitzeko espeleologoak (ADES elkartea espeleologia taldeko Javier Moreno eta Josu Granja ) eta UPV/EHUko zientzialariak (Bilboko Ingeniaritza Eskolako kideak eta Mineralogia eta Petrologia, Estratigrafia eta Paleontologia, eta Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia sailetako ikerlariak) batu ditu lan honek.

1958an aurkitutako barrunbe horretako ‘Torca del Carlista' gela aparteko fenomeno geologikoa da, bai tamainagatik, bai edertasunagatik. Azalera eremuari dagokionez, Europako handiena da eta hirugarrena mundu mailan. Halere, lurraren azpian dagoen espazio zabal hori ezezaguna zaio  jendarteari. Eskarmentudun espeleologoek baino ezin dira sartu zailtasun teknikoak direla-eta,  eta lurpeko inguruneek duen kultura-zabalpen eskasak berekin ekarri ditu ikusezintasun hori. Liburu horri esker ‘Torca del Carlista' –ren errealitate bikoitza, zientifikoa eta kulturala, ezagutaraziko da