-
Ereño Gorria kareharria da mundu mailako ondarea osatzen duten 50 harrietako bat
-
% 92ko okupazioa UPV/EHUko graduatuen artean
-
Aurkitu dute nola kontrolatzen eta gobernatzen dituzten zelulek beren lekualdatzeak
-
Arotza, fisikaria eta jakite hutsaren atsegina
-
103 master ofizialek eta berezko 72 tituluk osatuko dute UPV/EHUren 2024-2025eko eskaintza
Medikuntzak, Odontologiak eta Fisioterapiak ikasturte amaiaren zeremonia egingo dute
When and where
From: 13/05/2016 To: 12/05/2016, 11:30 - 10:06
![](https://ehu.eus/documents/10136/3858697/campusa_diplomas.jpg/3ccae748-1999-4836-a195-4e9f0132ae0a?t=1429177932000)
Description
Ostiralean, maiatzak 13, 11:30ean, Euskalduna Jauregian (Abandoibarra, 4. Bilbo) UPV/EHUko Medikuntza, Odontologia eta Fisioterapia graduek 2015/16 ikasturte amaierako ospakizuna egingo dute eta ikasketak amaitu zituztenei diplomak banatuko zaizkie. Begoña Ochoa Olascoaga, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea izango da promozioaren amabitxia.
2015/16 ikasturtean, Fisioterapiak bigarren promozioa bete du, Medikuntzak 43.a eta Odontologiak, 26.a. Aurten, 379 ikaslek bukatu dituzte ikasketak:, 267 ikaslek Medikuntzan; 60k Odontologian eta 52 ikaslek Fisioterapian. Kurtso-amaiaren zeremonian bertan, Raquel Blazquez García, Ana Moreno Estébanez eta Elene Etxanik Agirre 2014/15ko ikasleak ere jasoko dute omenaldi berezia. Horiek espedienterik onenak izan ziren Odontologian, Medikuntzan eta Fisioterapian, hurrenez hurren.
Ospakizunean, Fakultatean 25 urte bete dituzten irakasleei eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileei gorazarre egingo diete, baita erretiroa hartu dutenei ere. Era berean, ikasturte horretan hildako lankideak gogoratuko dituzte.
Ikasleei bekak eta diplomak banandu ondoren, Julen Sagarminaga Fisioterapiako ikasleak dantzatuko du ohorezko aurreskua, txistulari Ricardo Franco Medikuntza irakaslearekin batera. Amaitzeko, UPV/EHUko Koruak interpretatuko du Gaudeamus Igitur.
Ekitaldian parte hartuko dute:
- Fernando Plazaola, UPV/EHUko errektoreordea, errektore jardunean
- Jon Darpón, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua
- Francisco Javier Alonso Aldama, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateetako zuzendaria
- Enrique Hilario, UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko dekanoa
- Begoña Ochoa Olascoaga, promozioaren amabitxia