euskaraespañol

Image of the day

Zinegoak jaialdia UPV/EHUra iritsiko da

When and where

From: 01/03/2016 To: 26/03/2016, 16:00 - 18:00

ZINEGOAK 2016 gaylesbotrans festibala

Description

Asteartean, martxoak 1, 16:00etan, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) laburmetraien proiekzioa antolatuko da, ZINEGOAK 2016 gaylesbotrans festibalaren luzapen moduan. Besteak beste, Uxue Egia Ikus Entzunezko  ikasle ohiaren , ‘Garelako' laburmetraia ikusi ahal izango da.

13. aldiz, Bilboko Hegoak elkarteak beste erakunde eta enpresa batzuen laguntzaz festibala antolatzen du, ikus-entzunezko eskaintza kultural ezberdinen bitartez LGTBI kolektiboa ikusbidetzeko.

Lehenengo aldiz unibertsitatean antolatzen den erakustaldi hori, Ikusentzunezko Komunikazioko ikasleei bereziki zuzenduta dago, non konbentzioz kanpoko gaien laburmetraiak ikusi daitezke, adibidez transexualitatea aurtengo gai nagusia. Gogoetara eta inspiraziora gonbidatzen zaituztegu. Ekimenaren antolatzaileak dira, Pello Maudo Herrero, Ikus-Entzunezko hirugarren mailako ikaslea eta Vanesa Fernández Guerra, Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitateko saileko irakaslea.

Gonbidatuak:

  • Pau Guillen, ZINEGOAK 2016 festibaleko zuzendaria.
  • Uxue Egia, Ikus Entzunezko  ikasle ohia, ‘Garelako' laburmetraia aurkeztuko du.