Antibiotikoekiko erresistentzia gaur egun
When and where
From: 28/01/2016 To: 26/01/2016, 16:00 - 12:03
Description
Mikrobiologia klinikoari eta infekzioari buruzko foro batek XXI. mendeko osasun erronkak jorratuko ditu
Asteazkenean, hilak 28, 16.00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Oteiza gelan (Bilbo) El fenómeno de la resistencia a los antimicrobianos foroa egingo da, eta aditu nabarmen batzuek parte hartuko dute. UPV/EHUko katedradun eta Bilbao-Basurto Erakunde Sanitario Integratuko zerbitzuburu Ramón Cisterna partaidea izango da, besteak beste. Jardunaldia ‘Aula de Innovación Terapéutica Farmacológica Janssen' gelak antolatu du.
"Topagunean ikertuko dute nola aurre egin mikrobiologiaren erronkei, zeren bakterioek, bizirik iraun nahirik, garatu dituzten mekanismoek antibiotikoen eragina mugatzen edo ezeztatzen baitute; eta antibiotikoak ordezkatzea ez dabil", UPV/EHUko Inmunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia saileko irakasle Miren Basarasen esanetan. Bakterioek antibiotikoekiko erresistentzia handia dutenez, bakterioen infekzioek urteko 25.000 heriotza baino gehiago eragiten dute Europar Batasunean. Aldi berean, 1.500 milioiren bat euroko kostu gehigarria dute zainketa medikoak eta ospitalez kanpokoak, gehi produktibitateko galerek.
Gaur egun, mikrobioen aurkakoekiko erresistentzia XXI. mendeko osasun-erronkarik garrantzitsuena da, eta osasun publikoko arazo handienetariko bat da. Horri aurre egiteko, OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) neurri hauek proposatu ditu: plan nazionalak garatzea, txertoak hobeto erabiltzea eta oinarrizko neurriak bultzatzea, hala nola eskuak maiz garbitzea kutsadura ekiditeko.