euskaraespañol

Image of the day

Artea eta feminismoa: Euskal Herriko emakume artistak lehenengo pertsonan mintzatuz

When and where

From: 28/10/2015 To: 26/10/2015, 10:00 - 12:16

Description

UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak eta Pintura Sailak antolatu dituzte hitzaldiak

Asteazkenean, urriak 28, 10:00etan, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko Areto Nagusian (Sarriena, z/g. Leioa) Naia del Castillok eta Erreakzioa taldeko Azucena Vieitesek eta Estíbaliz Sadabak UPV/EHU Artistak lehenengo pertsonan mintzatuz zikloaren bigarren jardunaldian hartuko dute parte. Ekitaldia UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendariak eta Pintura Sailak antolatu dute. Emakume horiek Euskal Herriko artistak dira, zeintzuk 70eko hamarkadan edo lehenengo jaio diren, eta gaur egun lanean dabiltzanak.

Naia del Castillok, Azucena Vieitesek eta Estíbaliz Sadabak beraien lan-ibilbideak aurkeztuko dizkiete ikasleei; Pintura, Argazkia, Performance, Marrazketa eta Eskultura proiektuak nola eratu eta burutu ezagutarazteko. Gainera, gaurko emakume artistek egindako diziplinarteko proposamenak azalduko dituzte.

Hitzaldiak bideoan grabatuko dira, eta Azkuna Zentroa, Londresko Middel Sex University eta Bordeleko CAPC Musée d'Art Contemporain erakundeak prestatzen ari diren nazioarteko arte eta feminismoa artxiboan sartuko dira.