Indiako gizarte, kultura eta artearekin topaketa Bizkaia Aretoan
When and where
From: 24/09/2015 To: 22/09/2015, 19:00 - 15:14
Description
INDIA BILBAO programaren ekitaldi nagusia, UPV/EHUk eta Asiatic Research Institute-k antolatutakoa, Nazioarteko Kongresua aurkeztuko da
Ostegunean, irailak 24, 19:00etan, Bizkaia Aretoan aurkeztuko da Encuentro con India: Sociedad, Educación y Arte Nazioarteko Kongresua, zein UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Eskolak eta Arte Ederretako Fakultateak antolatzen duten, Asiatik Research Institute elkartearekin batera. Kongresu hori INDIA BILBAO programaren ekitaldi nagusia izango da eta urtea bukatu arte egingo da Bilbon.
Kongresuaren aurkezpenean, hauek hartuko dute parte: Gurutze Ezkurdia UPV/EHUko Bilboko Irakasleen Eskolako zuzendaria, Javier García Andoain INDIA BILBAO programaren komisarioa eta Pilar Ruiz de Gauna Nazioarteko Kongresuaren zuzendaria. Ekitaldia Anil Panchal dance group taldeak itxiko du. Konpainia horrek Indiako ohiko dantza eta abangoardiako antzerki uztartzen ditu. Emanaldia gaurko Indiako kulturaren erakusgarria izango da.