Formula Student taldea, Montmelóko zirkuituan
- Kronika
When and where
From: 26/08/2015 To: 25/08/2015, 10:00 - 09:48
Description
Eserleku bakarreko ibilgailua Europako 13 herrialdetako beste 67 talderekin lehiatuko da
Asteazkenean, abuztuak 26, Kataluniako Montmeló zirkuituan, UPV/EHUko Formula Student Bizkaia taldea Europa osoko unibertsitate hoberenekin lehiatuko da berriro ere, abuztuaren 30era arte. Bartzelonako zirkuituak Formula Student Spain txapelketa horren seigarren edizioa hartuko du. Bertan Europako 14 herrialdetako 68 talde lehiatuko dira.
Aurten 51 ikaslek -40 gizon eta 11 emakume- osatzen dute taldea. Guztiek ingeniaritza graduak ikasten dituzte, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak eta Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak irakasten dituztenak. Edizio honetan, Javier Diez (23 urte dituena) izango da taldeko liderra, zeina Formula Studenten aurreko deialdietan ere parte hartu zuen.
Formula Student Spain lehiaketaren edizio honetan ibilgailu elektrikoak izango dira lehen aldiz, taldeek gehien hautatu duten aukera. Azken urteetan Formula Student Bizkaiak hartu duen aukera hau nagusitzen ari da, orain arte aukera nagusia izan den gasolinazko ohiko motorraren alternatiba gisa. Gainera, eserleku bakarraren ibilgailuaren armazoiaren eraikuntzan karbono-zuntza erabiltzeak, hauxe baita ibilgailuaren diseinu eta kontzepzioaren berritasun nagusia, hobekuntza handiak ekarri ditu ibilgailuaren pisuan, ergonomian eta segurtasunean.
Formula Student Spain lehiaketaren 2014ko edizioan, FS Bizkaia taldea, espainiar estatuko unibertsitateetatik joandakoen arteko hoberena izan zen, eta, gainera, lehen postua lortu zuen energiaren eraginkortasun rankingean, ibilgailu elektrikoen kategorian. Halaber, prototipoak automobilgintzako merkatuan duten bideragarritasunaren arabera baloratzen dituen ‘Business case' izeneko ranking orokorrean laugarren postua lortu zuen.
UPV/EHU eta Eskolaz gain, Formula Student Bizkaiak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta beste babesle batzuen sostengua izan du, Automotive Intelligence Center (AIC), Seur, Sener, AVL, Altair, Bilboko Udala, Brammer, Batz eta Polistmodel tarteko direla, bai eta era askotako beste hogeita hamar bat laguntzaileren esku-hartzea ere, ibilgailuko hainbat pieza fabrikatzen lagundu duten Bizkaiko eta Gipuzkoako lanbide-heziketako hamar bat ikastetxe kasu.