euskaraespañol

V. Hotel Carlton 2015 Arte Lehiaketaren aurkezpena

When and where

From: 25/06/2015 To: 24/06/2015, 12:00 - 13:28

Description

Ostegunean, ekainak 25, 12:00etan, Bilboko Carlton Hotelean (Moyua Plaza, 2)  UPV/EHUKO Arte Ederren Fakultateko eta hoteleko ordezkariek V. Hotel Carlton 2015 arte lehiaketaren aurkezpena egingo dute prentsaurrekoan. Aurten, parte hartuko dute Arte Ederren Fakultateko 34 ikaslek, bai graduko ikasketak egiten ari direnak, bai Pintura Unibertsitate Masterreko ikasleak direnak ere. Beren margolanak ikusgai izango dira Hotel Carltoneko atarian, abuztuaren 22tik (Bilboko Aste Nagusiaren hasiera) irailaren 6ra arte, biak barne. Komisaria lanak Idurre Alonso Pintura Unibertsitate Masterreko ikasleak egingo ditu.

Halaber,  margolan horietatik hiruk 3.000, 2.000 eta 1000 €ko sariak jasoko dituzte. Epaimahaian izango dira UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakasle eta ikasle bi; Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia; Mercedes Prado, arte merkataria, Iñaki García Ergüin, margolaria; eta Hotel Carlton ordezkatuz, Mª Sol Corral. Hiru lan horiek Hotel Carltonen  ondorera pasatuko dira.

Prentsaurrekoan izango dira:

  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Arantza Lauzirika, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoa
  • Natxo Rodríguez, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanordea
  • Alberto Gutiérrez, Hotel Carlton-eko zuzendaria
  • Silvia Varea, Aránzazu Hoteles-eko zuzendari komertziala