euskaraespañol

Nepaleko lurrikara: bat-bateko suntsipena etengabeko bilakaeran

When and where

From: 23/06/2015 To: 05/06/2015, 19:00 - 12:48

Description

Asteartean, hilak 23, 19:00etan, Azkuna Zentroko Mediateka, UPV/EHUko Geodinamikako irakasle Arturo Apraizek 'Nepaleko lurrikara: bapateko suntsipena etengabeko bilakaeran'  izeneko hitzaldian eskainiko du. Ekitaldi hau sartuta dago Zientziatekan, zeina hilean bitan UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena dena.

Hitzaldi hau euskaraz egingo da.

Apirilak 25ean eta maiatzak 12an lurra bortizki astindu zen Nepalen. Egun haietan, Richter eskalan 7,9 eta 7,3 graduko indarra eduki zuten bi lurrikara indartsuk herrialdea txikitu zuten. Lurrikarak indar suntsitzailea dira gizakiontzat, baina indar eratzaileak dira lurrarentzat: Himalaia mendikatea sortu eta kontinenteen apurketa eta banaketa eragiten dute. Nepalgo ezbeharraren moduko bat gertatzen den bakoitzean zalantza berdintsuak sortzen dira gizartean: Badago lurrikarak aurreikusteko aukerarik? Zergatik sortzen dira? Nondik dator haien suntsipen ahalmena? Zeintzuk dira munduan zehar arrisku sismiko handiena duten lurraldeak? Zein da gure inguruan lurrikara handiren bat gertatzeko dauden aukerak?

Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.

Kultura Zientifikoko Katedraren berri guztiak ezagutu ditzakezu bere webgunearen eta Facebookeko orriaren bitartez.

Argazkia:
Domeinu publikoa: U.S. Geolical Survey- AEB Zerbitzu Geologikoa