Zelula ama perfektuaren bila
When and where
From: 10/06/2015 To: 01/06/2015, 19:00 - 11:27
Description
Asteazkenean, ekainak 10, 19:00etan Azkuna Zentroan (Arrikibil plaza, 4. Bilbo) Cristina Eguizabalek, Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroaren Zelula Terapia eta Zelula Ama Unitatearen arduradunak, 'En busca de la célula madre perfecta' hitzadia emango du. Zientziatekak antolatu ditu hitzaldia eta egin ondoren mahai-ingurua. Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
Duela 30 urte, bihotzeko zelula bat edo neurona bat azaleko zelula batetik abiatuta sortzea zientzia fikziozko kontua zirudien. Baina, medikuntza birsortzailearen eboluzio izugarri azkarrari esker, errealitate bihurtu da. Gaur egun badakigu zelula ama pluripotenteek nahi dugun zelula motak sortzeko ahalmen izugarria dutela: bihotzeko zelulak, pankreasekoak edo neuronak, besteak beste, baina, erabili ahal ditugu zelula horiek gaixotasunak osatzeko? Haien bitartez gaixotasunak osatzetik hurbil edo urruti al gaude?
Sarrerak Azkuna Zentroaren informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.
Hitzaldia gaztelaniaz izango da.
Kultura Zientifikoko Katedraren berrikuntza guztiak ezagutu ditzakezu bere Webgunearen eta bere Facebookeko orriaren bitartez.