euskaraespañol

Image of the day

Tuberkulosia, Ledo anbulatorioaren mendeurrena

When and where

From: 18/05/2015 To: 15/05/2015, 11:30 - 13:48

Hamaika heriotza eragindako gaixotasuna da tuberkulosia

Description

Larrienetarikoa izan den eta hamaika heriotza eragindako gaixotasunari buruzko erakusketa irekiko da Medikuntza Historiaren Museoak

Astelehenean, maiatzak 18, 11:30ean, UPV/EHUren Medikuntza Historiaren Euskal Museoak, Biblioteka eraikineko 3. solairuan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), hasiko da Tuberkulosia, Ledo anbulatorioaren mendeurrena erakusketa, zein uztailaren 1era arte zabalik egongo den. Doako sarrera, baina aurretiko hitzordua eskatu behar da 946012790 telefonoan edo museomed@ehu.eus posta elektronikoan.

Irekiera ekitaldian erakusketako komisarioak mintzatuko dira:

  • Anton Erkoreka, Medikuntza Historiaren Museoko zuzendaria
  • Kepa Lizarraga, Bizkaiko Foru Aldundiko medikua

1915eko maiatzaren 17an Bilbon Ledo Anbulatorioa inauguratu zen, zein Santa Marina ospitalearekin batera tuberkulosiaren aurkako lanean zutabeetako bat izan zen Bizkaian. Gaixotasun hori Neolitikoan hasi zen, eta XX. mendean larrienetarikoa izan da, baita heriotza gehien eragin dituenetariko bat ere. Gaur egun ere munduan zehar hamaika heriotza eragiten dituen.

Ledo Anbulatoriaoa inauguratu zenetik 100 urte justu pasatu direnean, Medikuntza Historiaren Museoak gaixotasun horri buruzko erakusketa irekiko du. Ikertzaile talde zabal batek antolatu du erakusketa, bi komisarioekin batera: UPV/EHUko irakasle Francisco Etxeberria eta José Ramón Gurpegui, Bilboko Udaletxeko mediku Juan Gondra, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Ricardo Franco, Aranzadi Zientzia Elkarteko Lourdes Errasti eta Medikuntza Historiaren Museoko administratzaile Begoña Madarieta.