Tipi-tapa osasunez, hamabigarren edizioa
When and where
From: 26/04/2015 To: 24/04/2015, 09:30 - 09:11
Description
13 kilometroko martxa ez-lehiakorra Bizkaia Aretotik UPV/EHUko kiroldegira Leioa-Erandion
Igandean, apirilak 26, 9:30ean Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) hasiko da XII. Tipi-tapa osasunez, ibilaldi ez-lehiakorra. Martxa hori UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Kirol Zerbitzuak antolatu du. 13 kilometroko ibilaldia Leioa-Erandioko UPV/EHUko Kiroldegian bukatuko da. Han autobus zerbitzua egongo da 12:30etatik 14:30etara, helmuga Astrabuduako Metro geltokiarekin lotzeko. Arrakasta ziurtatuta dago, 1.300 lagun apuntatu dira dagoeneko-eta.
Nahi duen orok parte hartu ahal izan du martxa horretan. Tipi-tapa ibilaldiak helburu hauek ditu: unibertsitatea gizartera hurbiltzea, herritar guztiak kirolaren bidez osasuna zaintzera animatzea, UPV/EHUko ikastegiak lotzea eta ingurunea ezagutaraztea. Ikasleek Aukera Askeko bi kreditu edo Gradu Ikasketetako kreditu bat lortuko du parte hartzeagatik.
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/kirolak-bizkaia/tipi-tapa