euskaraespañol

Image of the day

Matematikako Udaberriko Lehiaketa

When and where

18/04/2015 18/04/2015, 12:00 - 12:00

Description

Larunbatean, apirilak 18, 12:00etan,  UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, (Sarriena z/g. Leioa) Matematikako Udaberriko Lehiaketaren lehenengo edizioa egingo da. Txapelketa hori Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako, DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago. Askartza Claret ikastetxeak antolatutako ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoko 25 ikastetxetako 300 ikaslek parte hartuko dute. Lehiaketak 4 proba izango ditu eta maila aintzat hartuko da.