euskaraespañol

Image of the day

Hondamendiei emandako erantzunek sortzen dituzten arazo juridikoak

When and where

26/03/2015 26/03/2015, 09:30 - 15:18

Description

Ostegunean, martxoak 26, 9:30ean, UPV/EHUko Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Gradu Aretoan (Elkano kalea, 21. Bilbo) Zuzenbide eta Giza Genomako Unibertsitate arteko Katedrak antolatutako "CBRNE Major Crisis Managements: The Lega Issues" (CBRN krisi handien kudeaketa: arazo juridikoak) mintegia izango da. 2015eko martxoaren 26an eta 27an.

Ekitaldiaren helburu nagusia izango da Europar Batasunean hondamendi kimiko, biologiko, erradiologiko, nuklear edo leherketek eragindakoen erantzunak sortzen dituen arazo juridikoak aztertzea. Partaideek Europa mailako koordinaziorako mekanismoak aztertuko dituzte, zer eskubide dauden horretan inplikatuta eta halako larrialdi egoeretan xedatu litezkeen ohiko erregimen juridikoen salbuespenak zeintzuk izango liratekeen. Gai horretan nazioarte mailan aditu direnen talde handi bat hurbilduko da horretarako, Europar Batasuneko DG Home-ko ordezkariak barne.

Asistentzia doakoa da. Toki kopurua mugatua denez, izena eman ahala beteko dira tokiak. Argibide gehiago web orrian. 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa